Bigarren dagoen Ibaizabal gainetik pasa da (48-70)

Xabier Urtzelai 2026ko otsailaren 15a

Smartlog Ointxekoen eta Ibaizabalen arteko partiduan etxekoek ezer gutxi egin ahal izan dute, galdakaoarrek hasieratik estutu (14-19) eta ondo irabazi dutelako partidua. Bereziki erasoan asmatu ezinka ibili dira moreak, eta bolada txarrean zetorren Ibaizabali arnasa eman diote ostera.

Pattal ibili dira David Peñaren neskak Ibaizabalen aurrean. Bizkaitarrak bigarren postuan daude, eta hori azken hiru jardunalditan punturik batu barik zeudela. Hala ere, partidua hasi eta berehala hartu dute aurrea, etxekoak defentsan makal eta bereziki erasoan ezinean ibili eta gero. Lehenengo hiru laurdenetan izan dira kanpotarrak hobeak (14-19, 12-19,6-16, 16-16) eta laugarren laurdenean hanka altxa dute azeleragailutik. 

Arrasatekoak bereziki erasoan ibili dira txarto, jaurtiketetan gaizki, Galdakaoko defentsaren aurrean zirrikiturik aurkitu ezinka ibili dira. Uxue Etxarte (14) eta Naroa Garai (12) izan dira moreen alde puntu gehien batu dituztenak, taldeak guztira egindakoen erdia baino gehiago. Hala, bereziki hirugarren laurdenean erakutsi dituzte ezintasun handienak, sei puntu baino ez dituzte egin.

Sailkapenaren erdian, eta azken hiru partiduak galduta, sailkapenean kontrario zuzena den Avilesen kantxan jokatuko dute datorren astean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak