Instrumentuak dantzan Arrasate Musikalen Aratuste-kontzertuan

Goiatz Arana Begiristain 2026ko otsailaren 14a

100 bat musikarik parte hartu zuten atzo, egubakoitza, Amaia antzokian emandako kontzertuan; eta hamar taldetan banatuta –gitarra elektriko, metal, haize-egur...–, askotariko kantuak jo zituzten. Musika-tresnak eskuetan eta mozorroa soinean, gozamen-iturri izan ziren antzokian batutako ikus-entzuleentzat.

Gaur, berriz, Arrasate Musikaleko Big Band txarangak  herriko kaleak girotuko ditu, 12:00etan, Aratusteetako pregoiaren ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak