Arrasate Musikalek bi emanaldi antolatu ditu Aratusteetarako

Ibai Irasuegi Garai 2026ko otsailaren 12a

Big Band taldearen aratusteetako txaranga. Irudia: Arrasate Musikal.

Arrasate Musikalek Inauterietako kontzertua eta txaranga antolatu ditu Aratusteei kolorea emateko. Bihar, egubakoitza, arratsaldeko sei eta erdietan, Arrasate Musikaleko hainbat talde instrumentalek kontzertua emango dute Amaia antzokian.

100 bat musikari igoko dira eszenatoki gainera, eta hamar taldek jardungo dute: gitarra elektrikoko bi talde, The Kid's aren't alright eta Chop Suey kantuekin; metal taldea, Euskal Herrian euskaraz eta Astronomia kantuekin; Jurasikos taldea, Zoroetxea kantuarekin; Senior's taldea, Shgup ap kantuarekin; Junior's taldea, Acabo de llegar kantuarekin; haize-egur taldea, Edelweiss eta Jamaica farewell kantuekin; Akordeoi Orkestra, The second waltz kantuarekin; Orkestra Gaztea, Lullaby of resembool eta Bad guy kantuekin; eta, azkenik, Banda Gazteak eta Musika Tailerreko ikasleak, Hanseatic Suite eta September kantuekin.

Big Band taldearen txaranga

Bihar, zapatua, berriz, Arrasate Musikaleko Big Band taldearen txarangak Arrasateko kaleak girotuko ditu, herritarrak dantza egitera anima daitezen. Txaranga eguerdiko hamabietan hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak