Gaur-gaurkoz, Elordi-Zabaleta eta Laso-Albisu bikoteak finalerdietarako sailkatuta daude. Hala ere, sailkapeneko hirugarren eta laugarren postuak oraindik erabakitzeke daude, eta asteburu honetan argituko dira azken bi txartelak. Lau bikote dira lehian: Zabala-Martija, Larrazabal-Eskiroz (Mariezkurrenaren ordez), Altuna III-Ezkurdia eta Jaka-Iztueta. Bikote horietatik bi izango dira Arrasaten jokatuko den hil ala biziko norgehiagokako protagonistak.
Bigarren norgehiagoka Ander Murua arrasatearrarekin
Play off-etako partida nagusiaz gain, jaialdiak bigarren norgehiagoka ere izango du, eta bertan ariko da Ander Murua herriko pilotaria. Azpimarratzekoa da Murua Binakako Serie B-ko txapelketarako sailkatua dagoela, eta otsailaren amaiera eta martxoaren hasiera bitartean finalerdiak jokatuko dituela. Arrasateko Udalak herritarrak eta pilotazaleak gonbidatu nahi ditu Uarkapera bertaratzera eta goi mailako kirolaz gozatzera. Sarrerak dagoeneko salgai daude