Otalora kaleko zebrabide argiztatua konponduko dute otsailaren 12an, eta eragina izango du trafikoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 11

Otsailaren 12an konponduko duten zebrabidea.

Bihar, otsailak 12, Otalora Lizentziatua kalean dagoen zebrabide argiztatua konpontzeko lanak egingo dira, Kulturate atzean kokatutako zebrabidean. Lanek zirkulazioari eragingo diote, eta 08:00etatik 16:00etara txandakako pasoa ezarriko da, bertan egongo den langile batek trafikoa bideratuta. Lanon helburua da oinezkoen eta herritarren segurtasuna bermatzea. 

Zebrabideak 12 argi-puntu ditu, eta horietatik 8k ez dute funtzionatzen; gainera, argiak pizten dituen zentsorea ere hondatuta dago. Egoera honek herritarren segurtasunean izan dezakeen eragina kontuan hartuta, konponketa lehenbailehen egitea erabaki da: "Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak