Ondoko etxebizitzari kalte egin zion zuhaitza kentzea lortu dute, Musakolan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 12a

Zuhaitza kenduta, gaur, otsailak 12.

Arrasateko Udalak astelehenean iragarri zuen Musakolan kokatuta dagoen zuhaitz bat kendu egin beharko duela, arbolaren sustraiek zein egiturak ondoko etxebizitzari kalte egiten diolako. Otsailaren 11n hasi ziren zuhaitza botatzen Udaleko brigadako langileak, eta lanek iraun artean Antso Abarka eta Errando Gebarako kalea itxita egon dira zirkulaziora. Egun oso bat behar izan dute arbola kentzeko. 

Zuhaitza kentzen hasteko lanak, otsailaren 11ko goizean. 

Zuhaitza kentzeko erabakia dagokion txosten teknikoan oinarrituta hartu da, eta bertan jasotzen denez, bizilagunen idatzizko eskaera jaso ondoren aztertu da egoera, eta egiaztatu da zuhaitzaren sustraiek eta egiturak eraikinean eragin zuzena dutela.

Udaleko langile bat zuhaitzaren adarretako bat mozten. 

Gainera, uste dute zuhaitzaren egoerak urteekin okerrera egingo duela, eta horrek arrisku handiagoa sor dezakeela bai etxebizitzarentzat eta bai inguruko segurtasunarentzat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak