Martxoaren 18ra arte eman daiteke izena Arrasateko Literatur Lehiaketetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 9a

2024ko edizio sari banaketa ekitaldia, Kulturateko areto nagusian.

Martxan da AEDren Arrasate Literatur Lehiaketen 39. edizioa, Debagoieneko gazte guztiei zabalik. Lanak aurkezteko epea martxoaren 18an amaituko da; argibide guztiak, honako lotura honetan

Azken urteen antzera, aurten ere, Debagoieneko gazte guztiek har dezakete parte, LH5 mailatik hasi eta batxilergoko edo erdi mailako heziketa zikloetako bigarren mailara arte. Lanak aurkezteko epea martxoaren 18an bukatuko da, eta gazteek, adinaren arabera, hiru lehiaketa dituzte aukeran:
- LH5etik DBH2ra arteko mailetakoek, narrazioa, bertso-paperak eta ilustrazioa.
- DBH3tik aurrerakoek, mikroipuina, poesia eta komikia.

Edizio honetan ere, hiru sortzaileren kolaborazioa izan dute antolatzaileek lehiaketetako oinarriak prestatzerako orduan: Helena Azkarragaurizar Jauregi diseinatzaile eta marrazkilaria, Olatz Zuazubiskar ilustratzailea eta iaz narrazioa ataleko irabazlea izan zen Ekai Arri Elortza gaztea: "AEDtik eskerrik beroenak hiruei". Argibide gehiagorako bloga dute AEDkoek: https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak