Zuhaitz bat kenduko dute Musakolan, haren tamaina handiak ondoko etxeei kalte egiten dielako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 9a

Musakola auzotik kenduko duten zuhaitza. Argazkia: Arrasateko Udala.

Musakolan kokatutako zuhaitz bat kentzea erabaki du Udalak, azken urteotan hartu duen tamainagatik ondoko etxebizitzan kalteak eragiten ari baita. 

Erabakia dagokion txosten teknikoan oinarrituta hartu da, eta bertan jasotzen duenez, bizilagunen idatzizko eskaera jaso ondoren aztertu da egoera, eta egiaztatu da zuhaitzaren sustraiek eta egiturak eraikinean eragin zuzena dutela. Halaber, adierazten da zuhaitzaren egoerak urteekin okerrera egingo duela, eta horrek arrisku handiagoa sor dezakeela bai etxebizitzarentzat eta bai inguruko segurtasunarentzat. Erabakia batzordean aztertu eta adostasunez hartu da, herritarren segurtasuna eta ondasunen babesa lehenetsiz: "Zuhaitza kendu ondoren, eremua atondu egingo da eta berdegunea egokituko da, ingurunea zainduz eta auzoaren arnasguneak hobetzen jarraitzeko helburuarekin", gaineratu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak