Bigarren postuari eusteko garaipen garrantzitsua lortu du ARTk

Julen Murua Mesonero 2026ko otsailaren 7a

Atletico San Sebastian taldeari 59-12 irabazita, sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du Arrasate Rugby Taldeak.

Garaipen erosoa lortu dute arrasatearrek Donostiako taldearen aurka; izan ere, une oro aurretik izan dira markagailuan eta aurkariek ez diete zailtasun handirik jarri etxekoei. Erasoan argi eta eraginkor ibili dira arrasatearrak, eta defentsan erakutsitako indarrak balio izan die garaipena etxean gelditzeko.

Bolada onean

Atletico San Sebastian taldearen aurkako garaipenarekin, hirugarren garaipena erdietsi dute jarraian arrasatearrek, eta bigarren itzuliko sentsazio onekin jarraitzen dute. Datorren asteburuan ere Mojategin jokatuko dute Uribealdea taldearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak