Urtarrilaren 12an ekin zioten Portaloiko arkuaren eraberritzeari eta, hilabete geroago, bukatu dituzte lanok. Harria saneatu eta garbitu dute, baina baita mikroorganismoak, goroldioak, likenak eta algak ezabatzeko tratamendua eman ere. Horrez gain, harlanduen zaharberritzea ere egin dute, eta, azkenik, Portaloiaren eta ondoko eraikinaren arteko junta konpontzeaz gain, ur-jario egokia ere bermatu dute.