Basoan Jolasean ekimenerako izen-ematea ireki du Txatxilipurdik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 5a

Udazkenekoaren arrakastaren ostean, Basoan Jolasean ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu du Txatxilipurdik eta izena emateko aukera egongo da otsailaren 17ra arte Txatxilipurdiko bulegoan edo honako lotura honetan agertzen den galdetegia betez. 

Txatxilipurdik Basoan Jolasean ekimenaren bigarren edizioaren berri eman du: "Udazkenean antolatutako edizioak izandako arrakasta kontuan hartuta eta haur eta familiak egitasmoarekin jarraitzeko erakutsitako gogoa ikusita, Txatxilipurdi elkartetik Plazabizi proiektuaren babesarekin, udaberriko edizioa antolatuko dugu. Horrez gain, naturan hezten jarraitzeko aitzakiak sortu nahi ditugu".
Heziketa berdearen markoa oinarri izanik eta Santa Barbarako naturgunea baliatuz ondorengoko oinarri pedagogikoak lantzen jarraituko dute: testuinguru naturalekiko hurbiltze zein esplorazioa; eko-alfabetizazioaren sakontzea; testuinguru naturalekiko sentsibilitatea eta hauekiko zaintzazko jarrera; mugimendua eta jolas librea; eta adimen emozionalean sakontzea.

Bi talde osatuko dituzte

Aurten berrikuntza bezala eta parte hartzaile gehiago hartzeko asmoz, 2 talde osatuko dituzte.
Jarraian egitasmoaren inguruko informazio zehatza:
Hartzaileak:
 1. Taldea: 2015-2017 urte bitartean jaiotakoak. (20 plaza).
 2. Taldea: 2018-2020 urte bitartean jaiotakoak. (20 plaza).
Datak: 10 saio talde bakoitzak.
 1. Taldea: asteartetan (martxoak 10, 17 eta 24 / apirilak 14, 21 eta 28 / maiatzak 5, 12, 19 eta 26).
 2. Taldea: ostegunetan (martxoak 12, 19 eta 26 / apirilak 16, 23 eta 30 / maiatzak 7, 14, 21 eta 28).
Ordutegia: 16:45-18:45 (2 orduko saioak).
Eremua: Santa Barbarako naturagunea; hilabetean behin, Arrasateko naturgune ezberdinak esploratzeko aukera egongo da.
Prezioa: 60 euro; ordainketarekin erraztasunak behar dituztenentzako aukerak: bi epetan ordaintzeko aukera, eta bi matrikula bekatuko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak