Emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana ezagutaraztea helburu, saltoki bakoitzari emakume bat esleituko zaio, ,eta, dendariak, zientzialari horren "dibulgatzaile" bihurtuko direla azaldu du Udalak: "Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendetan, eta haien ikerketan inspiratuko dira beraien erakusleihoak apainduko dituzte zientzialarien ekarpenak erakusteko".
Duela bost urte sortu zuen Elhuyarrek proiektua, Bizilabekin elkarlanean, gazteentzako jarduera zientifikoak eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan. Aurtengoan, Euskal Herriko hamasei herritan ospatuko dute ekimena: Altsasu, Aretxabaleta, Arrasate, Barakaldo, Baztan, Bilbao, Burlada, Durango, Elgoibar, Erandio, Galdakao, Legazpi, Llodio, Mutilva, Iruñea eta Urduliz.
Ginkana egongo da
Arrasaten, ginkana batean parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Horretarako mugikorrean Actionbound aplikazioa instalatu eta, dendaz denda, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu beharko dituzte. "Emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horren inguruko galdera bati erantzun beharko diote, horrela, saltokiz saltoki, 12 emakumeren QR kodeak bilatu eta galderak guztiak erantzun arte. Ginkana osatzen dutenen artean, 30 euroko 10 bono zozkatuko dira", adierazi dute Udaletik.
Hauek dira Arrasateko saltoki parte-hartzaileak: Udaletxea, BAZ, Zubia oinetakoak, Bibai inmobiliaria, Laztana, Eguzkilore ikuztegia, Sikol Lentzeria, Portaloi optika, Josle, Elena Moda, Kapikua eta Kids&Us Arrasate.
Hamabi zientzialari
2016an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, emakume eta nesken bokazioa zientzian sustatzeko eta haiei protagonismoa emateko aukeratu zuen otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egun gisa. Horren harira, Otsailaren 11 erakusleihoak ekimenean, omenaldia jaso duten emakumezko zientzialariak honako hauek dira:
- Amaia Ortiz Barredo (Gaubea, Araba, 1965). Fitopalogoa.
- Ola Arafat (Gaza, Palestina, 1977). Aktibista eta botikaria.
- Mari Luz Guenaga Gómez (Eibar, Gipuzkoa, 1975). Igneniera informatikoa.
- Lourdes Herrasti Erlogorri (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1958). Antropologoa eta historiagilea.
- Olatz Ortega Vidales (Bilbao, Bizkaia, 1997). Ekotoxikologoa.
- Jane Goodall (Londres , Erresuma Batua, 1934-2025). Primatologoa.
- Rebecca Lee Crumpler (Christiana, AEB, 1831-1895). Medikua.
- Marie Anne Gillain Boivin (Versailles, Frantzia, 1773-1841). Emagina eta asmatzailea.
- Elisabeth Rasekoalai (Lagos, Nigeria, 1960). Ingeniera kimikoa.
- Yásnaya Aguilar Gil (Ayutla Mixe, Mexiko, 1981). Hizkuntzalaria.
- Ruby Payne-Scott (Grafton, Australia 1912-1981). Fisikaria.
- Hong Wang (Guilin, Txina, 1997). Matematikaria.