'Nor Naizen Baneki' antzezlana taularatuko dute Amaia Antzokian

Koldo Zubia Salas 2026ko otsailaren 2a

'Nor Naizen Baneki' antzezlaneko protagonistak. Argazkai: Arrasateko Udala.

Domeka honetan, –hilak 8– Nor Naizen Baneki antzezlana eskainiko dute Arrasateko Amaia Antzokian, 19:30ean.

Ximun Fuchesek zuzendutako antzezlanak, antzoki baten indusketa arkeologiko bat kontatzen du. Arkeologoek eta adituek antzokiaren historia sekretua aztertzen dute, geruzaz geruza, erromatarren garaitik gaur egunera arte. Lana taularatuko dutenak Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs eta Oier Zuñiga izango dira. Antzezlanaren prezioa 15 eurokoa da, eta, sarrerak, Amaia Antzokiko webgunean eskuratu daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak