Aurreikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da GI-2620 errepidea erabat ixtea bi gauetan, Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean. Egin beharreko lanen artean, Olandixoko tuneleko aireztapen sistemen mantentze prebentiboak egingo dira. Ordezko bide gisa, errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dute Aldunditik, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.