2021ean sortu zen Txopet. Jon Fernandezek, Andoni Barinaga-Rementeriak eta Iñigo Gueñesek osatzen dute taldea; besteak beste, popa, rocka eta autotunea nahasten dute. 2023an kaleratu zuten Nahiz eta jausi diskoa, eta, geroztik, taldeak bi urte daramatza Euskal Herrian kontzertuak ematen. Arrasateko gaztetxean egingo dute hurrengo geldialdia, otsailaren 5ean, eta, ohikoa den moduan, gaueko hamarretan hasita, sarrerak zazpi eurotan egongo dira salgai.
Egitarauarekin jarraituz, Auhen rap taldea Arrasateko gaztetxean izango da hilaren 12an, eta, aurrera begira, Tarragonako CRIM punk-rock eta Rockabilly Pack rock taldeek emango diote jarraipena otsaileko egitarauari.