Euskal dantzek borobildu dituzte Meatzerrekako jaiak

Hasier Larrea 2026ko otsailaren 1a

Sanbaleixoak ospatzeko asteburua izan dute aurretik Meatzerrekako auzotarrek. Ekintzaz betetako ostiral, zapatu eta domekan, mus txapelketa, auzo bazkaria, argazki zaharren proiekzioa, poniak, kontzertuak eta euskal dantzekin gozatu dute auzo-elkartean.

Ostiral arratsaldeko pintxo-tragoak inauguratu zituen 2026ko jaiak. Gaueko mus txapelketara Arrasate eta Elorrioko 46 bikote arrimatu ziren, eta txapela Eber-Malá bikoteak eraman zuen. Hurrengo eguna izan da beteena, zapatua. Auzo-bazkaria eta gero, Lopene ganadutegiko poniekin entretenitu dira haurrak. Bien bitartean, argazki zaharren bideo-sorta proiektatu dute elkarte barruan, duela lau hamarkada baino gehiagotik hona ospatutako jaien errepasoa eginez. Txokolate beroa zerbitzatzeko tartea ere izan dute. Gauean, rock kontzertuan murgildu dira Laino Beltzak eta Inguma taldeekin. 

Gaur, berriz, Lore Gazteak taldeko dantzariek girotu dute eguerdia, Udalaxpe txistulari taldeak jarritako erritmora. Bukaeran, luntxa jan dute elkartean, San Baleixo ermitan abestu duten Gesalibar eta Garagartzako koruko kideekin batera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak