San Andres auzoa "utzita" dagoela salatu du Arrasateko PSE-EEk

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko urtarrilaren 29a

Zulo bat, Araba etorbidean, San Andresen. (Argazkia: Arrasateko PSE-EE).

Alderdi Sozialistak "kezka" azaldu du "auzoak bizi duen egoeragatik" eta nabarmendu du errepideak "egoera txarrean" daudela eta arratoiak "ugaritu" egin direla, "garbitasun faltagatik".

San Andresko kaleetako zoladuraren egoera Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako Batzordean (OZMA) landu bazen ere, haien esanetan, errepideetan zuloak daude oraindik, "oinezkoak zein gidariak arriskuan jarriz".

Horrez gain, diote, arratoien izurritearen arazoa "gero eta handiagoa" dela han. "Karraskarien ugaritzeak lotura zuzena du edukiontzien erabilera desegokiarekin, baina baita Debagoieneko Mankomunitatearen mantentze-lan egoki eta garbiketa ezarekin ere".

Hori dela eta, sozialistek Udalari eta Mankomunitateari eskatu diete erantzukizuna haien gain har dezatela, "kaleen zorua konpontzeko neurriak har ditzatela eta izurriteak prebenitzeko plan integral bat gara dezatela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak