Arrasate Dragoi taldeko gimnastek Bergaran ekingo diote denboraldi berriari, zapatuan

Eki Letona Erretolatza 2026ko urtarrilaren 29a

Asteburu honetan ekingo die Arrasate Dragoi gimnasia taldeak 2025-2026 denboraldiko txapelketei eta erakustaldiei. Etzi, urtarrilak 31, Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatuko den Gipuzkoako amateur mailako txapelketaren lehen fasea jokatuko dute. 150 gimnasta dituzte taldean aurtengo denboraldirako.

Taldeka zein banaka lehiatuko dira arrasatearrak. Kadete eta jubenil mailatan lehiatuko dira taldeka eta banaka, berriz, kadete mailan. Kadeteetan taldeka, 2 talde eta bakarka; 3 gimnasta. Jubenil mailan, berriz, 2 taldek hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak