Gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak, haurren eta nerabeen heziketa ardatz hartuta

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko urtarrilaren 28a

Arrasateko Udalak, "familien beharrei erantzuteko asmoz", gurasoentzako hitzaldi eta tailer sorta antolatu du otsailetik maiatzera arte. "Helburua da haurren eta nerabeen garapen emozionala, autoestimua eta familia barruko harremanak indartzea, baita nerabezaroa ulertzeko tresnak eskaintzea ere", azaldu dute.

Programak bi ibilbide nagusi izango ditu, adinaren arabera antolatuta. Batetik, 6 eta 11 urte arteko haurren gurasoentzat eta, bestea 12 eta 16 urte arteko nerabeen familientzat. Ikastaroetan honako eduki hauek landuko dituzte, besteak beste: arauak eta mugak ezartzea, gatazken kudeaketa, pantailen erabilera, komunikazio eraginkorra, autoestimua indartzea, emozioen kudeaketa eta eguneroko errutinen antolaketa, baita haurrekin harremanak sendotzeko estrategiak ere.

1. Harremanak, autoestimua eta haurren bidelaguntza emozionala familian

  • Hartzaileak: 6–11 urte bitarteko haurren gurasoak
  • Saio kopurua: 6 saio
  • Eguna: Eguenak (otsailak 12 eta 26; martxoak 12, eta 26; apirilak 16 eta 30)
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Lekua: Kulturate, Loramendi gela
  • Dinamizatzailea: Leyre Cano Chocarro

2. Nerabezaroa ulertzeko gakoak

  • Hartzaileak: 12–16 urte bitarteko nerabeen gurasoak
  • Saio kopurua: 8 saio
  • Eguna: Eguaztenak (otsailak 4 eta 18; martxoak 4, 11 eta 25; apirilak 15 eta 29; maiatzak 13)
  • Ordutegia: 18:00–20:00
  • Lekua: Kulturate, Garibai gela
  • Dinamizatzailea: AGIPAD

Tailerretan parte hartzeko izena eman beharko da udal webgunean edo 943 25 20 00 telefonora deituz.

Askotariko hitzaldiak ere bai

Bestalde, hitzaldi irekiak ere egingo dituzte gai zehatzak lantzeko, hala nola drogen kontsumoaren prebentzioa familian, haurren eta nerabeen sexualitate-hezkuntza edo munduan digitalean heztearen erronkak, osasun digital eta emozionala bermatuz. Hitzaldi horiek adituek emango dituzte. 

Drogen kontsumoaren prebentzioa familiatik

  • Data: Otsailak 10, astelehena
  • Hartzaileak: 12–16 urte bitarteko haurren eta nerabeen familiak
  • Hizlariak: Garaia Osasunerako Sustapena. Ixone Akarregi eta Ainhoa Lauzirika
  • Lekua eta ordua: Kulturate, 18:00

Haurrak eta nerabeak mundu digitalean heztearen erronka, osasun digital eta emozionala bermatuz

  • Data: Otsailak 12, osteguna
  • Hartzaileak: 0–16 urte
  • Hizlaria: Maitane Ormazabal, psikologoa
  • Lekua eta ordua: Kulturate, 18:00

Haurren sexualitate-hezkuntzan laguntzea: familientzako gakoak

  • Data: Martxoak 23, astelehena
  • Hartzaileak: 0–12 urte
  • Hizlariak: Arrasateko Sexologia Zerbitzua
  • Lekua eta ordua: Kulturate, 18:00

Nerabeekin sexualitateaz hitz egiten: familiak bidelagun gisa hezteko gakoak

  • Data: Martxoak 30, astelehena
  • Hartzaileak: 12–16 urte
  • Hizlariak: Arrasateko Sexologia Zerbitzua
  • Lekua eta ordua: Kulturate, 18:00

Arrasateko Udalak herriko familiei parte hartzera gonbidapena egin die, "hezkuntza emozionala eta familia barruko ongizatea elkarrekin lantzeko aukera paregabea baita egitasmo hau".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak