Udaltzainekin batera, Arrasateko Udaleko garabia berehala bertaratu da autoa eskaileretatik atera eta eramateko.

Arrasateko Zerkaosteta kalearen eta Biteri plazaren arteko plazatxoko eskaileretatik behera joan da Toyota markako auto grisa, 16:40ak aldera. Udaltzaingoak bertatik bertara adierazi duenez ez da zauriturik izan, eta istripua gertatu da autoaren gidariak tarte batez arreta galdu duelako; susto batean geratu da dena, beraz.
Udaltzainekin batera, Arrasateko Udaleko garabia berehala bertaratu da autoa eskaileretatik atera eta eramateko.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.