San Baleixo jaiak ospatuko dituzte asteburuan, eta autobus zerbitzua egongo da

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko urtarrilaren 27a

Umeen jolasak, iaz, San Baleixo jaietan.

Urtarrilaren 30etik otsailaren 1era ospatuko dituzte Meatzerreka auzoko San Baleixo jaiak eta, "iazko arrakasta ikusita", aurten ere autobus zerbitzua jarriko dutela adierazi du Udalak. "Tarte berezietan ibiliko da gora eta behera, zapatu arratsalde zein gauean, eta domeka eguerdian".

Honako hau da San Baleixo jaien egitaraua:

Urtarrilak 30, egubakoitza

  • 19:30ean, jaiei hasiera emateko pintxo-tragoa.
  • 22:30ean, XLIII. mus txapelketa.

Urtarrilak 31, zapatua

  • 14:30ean, auzo-bazkaria eta, amaiera, Azken urteetako argazki bilduma.
  • 17:00etan, Lopene ganadutegiaren eskutik, poniekin jolasaldia.
  • 18:30ean, txokolate-jana haur eta gazteendako.
  • 21:00etan, kontzertuak: Laino Beltzak eta Inguma.

Otsailak 1, domeka

  • 10:45ean, meza San Baleixo ermitan, Gesalibar eta Garagartzako koruak lagunduta. 
  • 12:00etan, euskal dantzak, Lore Gazteak taldearen eskutik, elkartean.
  • 13:15ean, dantzariendako luntxa.
  • 14:30ean, jaien amaiera.

Autobus zerbitzua jarriko du Udalak

Autobus zerbitzu berezia tarte berezietan ibiliko da gora eta behera, zapatu arratsalde eta gauean, eta domeka eguerdian. Hau da, urtarrilaren 31n, 19:30etik 21:30era, gora eta behera ariko da, baita 00:30etik 02:30era ere. Domekan, bestalde, 12:00etatik 15:00etara. Ibilbideari dagokionez, honako geltoki hauek izango dira, goranzkoan zein beheranzkoan: San Frantzisko, Muxibar eta Meatzerrekako elkartea. Herri-busaren prezio berbera izango du eta Mugi txartela erabiltzeko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak