Urtarrilaren 30ean txartel gehiago salduko dira Arrasateko Aratuste-zapatuko bazkari herrikoirako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko urtarrilaren 27a

Iaz Zaldibarko frontoian egin zuten paella herrikoia.

Arrasateko Haur eta Guraso Asanbladak aditzera eman duenezAratuste-zapatuan Uarkape pilotalekuan egingo den bazkari herrikoirako txartel gehiago salduko dituzte urtarrilaren 30ean BAZ atarian, 17:30etik aurrera: "Salgai jarri ziren txartelak oso azkar bukatu zirela ikusita hartu dugu erabakia". Bi motatako txartelak salduko dira –paellarakoak edo nork bere janaria eramatekoak–, udal pilotalekuko edukiera edo aforoa bete arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak