Mundukideren ordezkaritza bat Brasilen izan da MSTren topaketa nazionalean

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko urtarrilaren 26a

Lankidetza-programetan elkarlanean jarduten duen eta proiektu solidarioak sustatzen duen Mundukideko ordezkaritza bat eta ASETTeko –Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank-eko– kide batzuk, Brasilgo Salvador de Bahian ospatu den MSTren –'movimiento de trabalhadores rurais sem terra'-ren– 14. topagune nazionalean izan dira.

Hilaren 19tik 23ra ospatu da Brasilen MSTren topaketa nazionala eta bertan izan dira Brasilgo eskualde guztietako militanteak. Baita Mundukideko eta ASETTeko ordezkari batzuk. Eztabaida politikoak, eraketa ideologikoa eta ekitaldi kulturalak izan dira, besteak beste.

Egin zuten bilkura nagusian, MSTko buruzagi nagusiak, João Pedro Stedilek, nabarmendu zuen Mundukide azken 20 urteetan "etengabe" egon dela mugimenduaren egitura kooperatiboaren garapenean eta sendotzean "funtsezko zeregina" izan duela. Era berean, Herri Nekazaritzaren Erreformaren alde eta nekazaritzaren ekoizpen-eredu "iraunkor eta burujabe bateranzko estrategia kolektiboak" sakontzeko beharra azpimarratu zuen.

MSTren bilkura Brasilen. (Argazkia: Mundukide).

Mundukidetik adierazi dute lan hori eta "milaka nekazari txikiren bizitzetan duen eragin handia" ezin izango zela posible izan, Mundukide osatzen duten kooperatiben laguntzarik gabe: Mondragon, Fagor, Danobat, Ulma, Maier, Batz, Orona, Irizar, Eroski, MU, Mapsa, Orkli eta GKEak, zein laguntzen dituzten beste kooperatiba eta erakundeen babesik gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak