Horrez gain, aurreko astean Espainiako 200 metroko txapelketara sailkatu ostean, S23 kategorian, Oihan Zuluetak 6,99 segundoko denboran zeharkatu zuen helmuga, eta emaitza horri esker Espainiako S23 Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu du. Txapelketa otsailaren 7an eta 8an jokatuko da Sabadellen.
Zapatuko proba berean, Aitor Urangak 7,13ko denbora egin zuen, eta Ander Oterok, 7,24; azken honek, gainera, bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen.
