Arima Soul izango da Kooltur Ostegunetako hurrengo gonbidatua

Ibai Irasuegi Garai 2026ko urtarrilaren 27a

Arima Soul taldearen iazko emanaldia Oñatiko Blues Jaialdian. Irudia: Goiena.

Datorren eguenean, urtarrilak 29, izango da kontzertua, Arrasateko gaztetxean. Sarrerak zazpi eurotan egongo dira salgai.

Cobra taldearen kontzertuaren ondoren, Zarauzko Arima Soul taldeak itxiera emango dio Kooltur Ostegunak ekimenaren urtarrileko egitarauari. Mikel Unzurrunzaga Makala-k eta Lidia Insaustik sortu zuten Arima Soul musika taldea, 2020. urtean. Soul, R&B, funk eta jazz-groove estiloak uztartzen ditu taldeak, eta dagoeneko bi disko kaleratu ditu; azkena, 2025eko udaberrian aurkeztu zuten Gaua diskoa.

Urtea gogor hasi du taldeak, eta Bartzelonan eta Tarragonan eta Lapurdin izan dira dagoeneko. Kooltur Ekintzak bezala, Zarautzeko taldeak ere datorren eguenean Arrasateko gaztetxean egingo duten laugarren kontzertuarekin emango diote itxiera urtarrilari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak