Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan egingo da ipuin kontaketa, eta Haur Hezkuntzako 4. mailatik gorako umeei zuzenduta egongo da saioa. Arrasate.eus atarian, telefonoz edota liburutegiko sarreran bertan eman daiteke izena.
Horrez gain, aurrera begira, otsailaren 11tik maiatzera arte komiki klubak lau saio egingo ditu, euskaraz. Amaia Mariezkurrenak dinamizatuko ditu saioak, eta aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko aukera egongo da saioetan; hala, parte hartzaileei askotariko egile eta estiloak ezagutaraziko zaizkie. Hurrengo saioan, Paco Rocaren Zimurrak liburuaren inguruan jardungo dute. Otsailaren 11n izango da, arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean.