Mondragon Unibertsitatea lidergoa sendotzen saiatuko da

Eki Letona Erretolatza 2026ko urtarrilaren 23a

Mondragon Unibertsitatea Euskal Kopako finalean, Iturripen.

Lehen eta bigarren sailkatuen arteko lehia zuzena jokatuko dute domeka arratsaldean Iturripen Mondragon Unibertsitateak eta Santutxuk. Etxekoek, zaleen babesarekin, lidergoa sendotu eta bigarren sailkatuarekiko abantaila handitu nahi dute.

Bigarren itzuliko lehen partida izango da. Denboraldiko lehen jardunaldian Santutxun galdu eta gero, hamabi garaipen jarraian lortu zituzten arrasatearrek lehen itzulian. Egun, Mondragon Unibertsitateak partida bat gehiago irabazi du, eta horrek puntu bateko abantaila ematen dio Bizkaiko taldearekiko. Domeka arratsaldeko 18:00etako partida denboraldiko erabakigarrienetakoa izan daiteke Euskadiko Bigarren Mailan, etxekoek bigarren itzulia bikain hasteko aukera baitute zaleen aurrean.

Beheko postuetako lehia

Bergara KE Soraluzek norgehiagoka garrantzitsua jokatuko du Easo Basket taldearen aurka, zapatuan, 16:00etan, Donostian. Bi taldeak sailkapeneko beheko postuetan iristen dira neurketara: Bergara azken hirugarren eta Easo azken bigarren. Mahoneroak bi puntuko aldearekin postu bat gorago daude sailkatuta eta abantaila handitzeko helburuarekin kantxaratuko dira bihar. Puntuekin etxera itzulita, taldeak arnasa hartuko luke, sailkapenean Loiolarekin berdinduta, eta atzeko postuetatik urrunduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak