19:45 aldera gertatu da bi autoren arteko istripua GI-627 errepidean, Elorregi eta Arrasate artean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi pertsona zauritu dira ezbeharrean, eta ospitalera eraman dituzte biak. Istripua dela eta, errepidea itxita egon da 21:15ak arte.