Aurtengo lehiaketan 420 arrasatearrek parte hartu dute, iaz baino 175 pertsona gehiagok. Horietatik 55 herritarrek bibliotekan dagoen formularioa bete dute, eta 344k bibliotekako web orritik erantzun dute. Sei irabazle izan dira, hiru kategoria bakoitzeko. Irabazle bakoitzak 60 euroko bonua jasoko du Elkar liburu dendan gastatzeko. "Parte hartzaileen profila ere oso anitza izan da, haur, gazte zein helduek parte hartu dute, eta, horren adierazle da, ere, sari banaketan sarituak izan direnen adina" azaldu du Asun Agirianok, Bibliotekako arduradunak.
Honako hauek izan dira aurtengo irabazleak:
-
Haurren kategorian sarituak:
-
Julen Carrasco
-
Aimar Castillejo (Bere ahizpak, Malenek jaso du saria bere partetik)
-
Markel Usabel
-
-
Helduen kategorian sarituak:
-
Martxel Bengoa
-
Maite Gorosabel
-
Maria Dolores Navarro
-
Inoizko parte-hartze handienarekin
"Galderak prestatzerakoan, gure herriaren aspektu desberdinak kontuan hartzen ditugu: historia, ondarea, kultura, musika, artea, kirola, emakumea, kooperatibismoa, etnografia, mendia… Galderek balio behar dute zerbait berria ikasteko, deskubritzeko. Guk erantzunak aurkitzeko liburuak eta beste dokumentazioa uzten ditugu Bibliotekan erabiltzaileen eskura, eta asko dira liburuetan arakatzen dutena. Beste askok, ordea, sarean aurkitzen dituzte erantzunak. Oso pozik gaude aurtengo parte hartzearekin" azaldu du Asun Agirianok.
Erantzun zuzenak
-
Arrasatek tradizio meatzari handia izan du. Horren erakusle da irudiko baseliza, meatzarien kofradiaren egoitza izan zena Erdi Arotik 1950 arte. Meatzerreka auzoan dago eta egurrezko ganga ederra dauka. Nola du izena ermitak? ERANTZUNA: San Balerio
-
Herriko festa nagusiez gain, auzo eta kale askotan ere jai propioak ospatzen dira urtean zehar. Zein auzotan antolatzen da Saguzarraren jaitsiera? ERANTZUNA: Gelma edo Elma
-
2025ean herriko elkarte baten urteurrena ospatu da. 1985ean AEDren baitan sortu zen eta hamarkada bat geroago elkarte gisa eratu zen. Emakumeen aukera eta eskubide berdintasunaren alde lan egiten du, bizikidetza bultzatuz eta euskara erdigunean jarriz. Nola du izena elkarte honek? ERANTZUNA: Ekin emakumeak
-
Arrasateko euskaran badauzkagu berba propioak. Nola esango zenuke arrasatearrez' horia'? ERANTZUNA: Larua edo larue
-
XV. mendean, oinaztarren eta ganboatarren arteko leinu guden ondorioz, Arrasate erabat suntsitu zen herriak sekula jasan duen erreketarik famatuenean. Zein urtetan gertatu zen? ERANTZUNA: 1448
-
Arrasate mendiz inguratuta dago, tartean Udalatx (1.120 m), Murugain (778 m), Labasur (677 m), Kurtxetxiki (531 m) eta Olondimendi (419 m). Ondoko argazkia zein tontorretatik atera da? ERANTZUNA: Kurutzetxikitik
-
1930 urte inguruan gasolindegi bat jarri zen Portaloian. Bertan emakume ezagun batek lan egin zuen 1964tik itxi zen arte, 1985ean. Nola zuen izena emakumeak? ERANTZUNA: Juanita (Muñoz)