Ferrerias kaleko eraikin bateko sabai aizunera pieza batzuk erori dira

Mireia Bikuña 2026ko urtarrilaren 19a

Ferrerias kaleko 24. eta 26. zenbakietako etxabeetan dagoen ingeles akademian gertatu da ezbeharra. Suhiltzaileak eta udaltzaingoa bertaratu dira. Ikasleak akademiatik atera dituzte. Ez da kalte pertsonalik egon.

Akademia barruko sabai aizunean zerbait arraro zegoela kontura dira hango irakasleak, eta hura mugitzean ikusi dute gainean pieza batzuk solte zeudela. Segituan atera dituzte ikasleak.

Suhiltzaileek eta udaltzainek egin dute lehen ikuskaritza, eta ostean, udal arkitektoa bertaratu da. Akademia barrua begiratu, eta Ferrerias kaleko 24. zenbakiko lehen solairuan egon da. Etxebizitza hori ezbeharra izan duen ikasgelaren gainean dago. Etxebizitza horretan ez da inor bizi egun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak