'Berbelitzen hiztegia' literatura solasaldia egingo dute hilaren 22an Kulturaten

Ibai Irasuegi Garai 2026ko urtarrilaren 19a

Anjel Lertxundi. Irudia: Goiena.

Datorren eguenean, urtarrilak 22, Anjel Lertxundiren Berbelitzen hiztegia liburuaren inguruko literatura solasaldia egingo dute Kulturaten. 

Arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean egingo da solasaldia, eta Alex Gurrutxaga idazle eta unibertsitateko irakasleak dinamizatuko du saioa. Bertan izango da Anjel Lertxundi idazlea, eta liburuaren inguruan Lertxundirekin berba egiteko aukera "berezia" dela azaldu du Asun Agirianok, Udal Liburutegiko zuzendariak. Liburuak itzulpengintza gaiak jorratzen ditu hiztegi bat izango balitz bezala, eta Agirianok adierazi du irakurtzeko "oso egitura atsegina" duela eta "irakurketa iradokitzailea" dela.

Literatura solasaldia 16 urtetik gorako edozein irakurlerentzat zuzenduta badago ere, Agirianok azaldu du liburu aproposa dela zer irakurri ez dakienarentzat, euskal literaturaren inguruan interesa duenarentzat, euskaran sakondu eta hizkuntza aberastu eta gozatu nahi duenarentzat eta kultura edo hizkuntzarekin konpromisoa duenarentzat.

Izen-ematea, zabalik

Literatur solasaldietan "ateak edonorentzat zabalik" daudela nabarmendu du Agirianok, bai eta aurretik saioetan parte hartzeko, izenik eman gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak