Cobra taldeak kontzertua eskainiko du eguenean, Arrasateko gaztetxean

Ibai Irasuegi Garai 2026ko urtarrilaren 20a

Cobra musika taldea. Irudia: Cobra.

Kooltur Ekintza ekimeneko urtarrileko hirugarren gonbidatua izango da Cobra, rock-metal estiloko talde euskalduna. 2025ean kaleratu zuten Henko albuma. Hala, bertako sei kantak Arrasateko gaztetxean entzun ahalko dira hilaren 22an. Kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai egongo dira zazpi eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak