Ludoteketarako hezitzaile bila ari da Txatxilipurdi

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko urtarrilaren 15a

Deialdia zabaldu dute, eta lanpostuaren ezaugarriak honako hauek izango lirateke: lan hezitzaile eta euskalduna egin, haurtzaro eta nerabezaro garaian dauden haur eta gazteekin harremanak sortu, eta ludoteketako dinamika kudeatu. Jardun erdiko lan-kontratua izango da, astelehenetik egubakoitzera, arratsaldez, otsailean hasita.

 

Lanposturako, beharrezkoak izango dira honako baldintza hauek: 

  • Erdi edota goi mailako titulazioa izan beharko da. Hobetsiko da Gizarte Hezkuntza Gradua edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan eduki daitezkeen bestelako Gradu batzuk (magisteritza, pedagogia, psikologia, soziologia, …).
  • Europako Erreferentzia Markoaren C1 gaitasun maila izatea beharrezkoa izango da.
  • Izaera sexualeko delitu ezaren agiria aurkeztea.

Horrez gain, kontuan hartuko dute gaiarekin lotutako formazioak izatea, begirale titulua izatea, Arrasatekoa izatea, lanerako prestutasuna izatea, herrigintzan izandako ibilbidea eta talde-lanean aritzeko gaitasuna.

Interesa dutenek, curriculuma bidali beharko dute l.galdos@txatxilipurdi.eus helbidera, urtarrilaren 21a baino lehen. "Profilaren arabera jarriko gara zuekin kontaktuan", azaldu dute Txatxilipurdiko kideek. Zalantzarik izanez gero, deitu 943 79 54 46 telefonora eta Lidegatik galdetu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak