Espazio publikoa hobetzeko proposamenak landuko dituzte hilaren 21ean

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko urtarrilaren 13a

Espazio publikoak aztertzeko ibilbideak egin zituzten udazkenean.

Begirada aldatu, herria eraldatu! prozesuaren baitako saioa Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo dute, urtarrilaren 21ean, 18:00etan hasita.  

Saioaren helburua, Udalak azaldu duenez, Arrasateko espazio publikoa hobetzeko proposamenak kolektiboki lantzea da, azken hilabeteetan egindako ekintza parte-hartzaileen emaitzetatik abiatuta. "Udalak sustatzen duen hirigintza parte-hartzaileko prozesuak herria anitzagoa, zaintzaileagoa eta iraunkorragoa izatea du xede, genero-ikuspegia ardatz hartuta", azaldu du.

Azaroan abiatu zuten prozesuaren baitan, auzoz auzoko esplorazio-ibilbideak eta bestelako dinamika parte-hartzaileak egin dituzte, herritarren "eguneroko bizipenetatik eta beharrizanetatik ikasteko" asmoz. Urtarrileko saio irekia, hain zuzen, egindako lan horren itzulera eta aurrerapausoa izango dela adierazi du Udalak, jasotako ekarpenak proposamen zehatz bihurtzeko. "Parte-hartzea funtsezkoa da: ahots guztiak beharrezkoak dira, eta bereziki emakumeen eta disidentzien ekarpenek leku garrantzitsua izango dute saioan", nabarmendu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak