Naizpresidente taldea bi proiektuetako kideek sortu dute: NaizRoxa-ren basakeriaren arrastotik eta Vicepresidentes-en stoner eta irmotasunetik muturreko intentsitatea, indarra eta amorrua batzen ditu. Matxet (ahotsa), Kanda (gitarra/ahotsa), Iban (bateria) eta Jota (soinu teknikaria) iraganeko bi taldeen oinordekoak dira.
Taldearen lehen lan luzea da, eta, oraindela gutxi ekin diote kontzertu zikloari. Zuzenean entzuteko aukera izango da urtarrilaren 15ean, 22:00etan, Arrasateko gaztetxean; ohi bezala, sarrera zazpi euro da. Datorren astean, urtarrilaren 22an, Cobra taldea igoko da gaztetxeko agertokira.