Zabalik dago Loixeren zeramika ikastaroetako izen ematea

Ibai Irasuegi Garai 2026ko urtarrilaren 13a

Loixe taldeak zeramika ikastaroak emango ditu urtarrilaren 20tik martxoaren 12ra bitartean, Kulturolan. Hastapen eta trebatze mailetan banatuko dira saioak, eta martitzenetan eta eguenetan egingo dira; 16:00etatik 18:00etara edo 19:00etatik 21:00etara. 

Ikastaroan zeramika prozesuak ezagutuko dira, hutsetik. Partaideek hainbat pieza sortuko dituzte, eta, hala, aukera izango dute prozesu horietan sakontzeko, hainbat teknika eta akabera landuz. Loixe taldeak urteak daramatza zeramika ikastaroak antolatzen. Informazioa eskatzeko eta izena emateko, deitu 685 79 61 27 telefono zenbakira. Datorren martitzenean hasiko den ikastaroaz gain, aurrera begira, udaberrian haurrentzat eta helduentzat zuzendutako beste ikastaro bat antolatuko du Loixek. Oraindik, baina, datak zehaztu gabe daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak