Arrasate Atletiko Taldea bost dominekin bueltatu da Gipuzkoakotik

Imanol Beloki Unamuno 2026ko urtarrilaren 11

Arrasateko atletak dominekin.

Anoetako belodromoan 23 urte azpiko Gipuzkoako Txapelketan arrasaterrek lan ona egin dute. Izan ere, guztira, bost domina eskuratu dituzte (urrezko bi domina, bi zilarrezko eta brontzezko bat) Arrasate Atletiko Taldeko kideek, eta gainera klubeko errekor berria ondu dute. Hain zuzen ere. Ane del Fresnok 60 metrotan 7,98 eginda.

Emaitza bikainak lortu zituzten Arrasateko atletek, markak hobetu zituzten eta maila oso altua erakutsi.

Hauek izan dira emaitzak:

60 m – 23 urte azpiko txapelketa

  • Ane del Fresno: 7,98 – 1. postua eta Arrasateko errekor berria (aurrekoa berak zuen, 8,00)

  • Oihan Zulueta: 7,07 – 3. postua, marka pertsonala hobetuz

  • Danel Ruiz: 7,45 – 7. postua

60 m – Parte-hartze librea (PLP)

  • Aitor Uranga: 7,19

  • Iker Menor: 7,40 – marka pertsonala hobetuz

1500 m – 23 urte azpiko txapelketa

  • Izaro Llodio: 5:13,37 – 1. postua

200 m – 23 urte azpiko txapelketa

  • Ane del Fresno: 26,82 – 2. postua

  • Oihan Zulueta: 22,32 – 2. postua, marka pertsonala hobetuz

400 m – Parte-hartze librea (PLP)

  • Markel Rodriguez: 54,88

  • Lander Lanzos: 55,02

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak