Niña Coyote eta Chico Tornado, 2026ko Kooltur Ostegunak abiatzeko

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko urtarrilaren 7a

Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea izango da Arrasateko gaztetxean, bihar, eguena. Argazkia: Chica Coyote eta Chico Tornado.

Izaki Gardenak taldeak egin zuen 2025eko Kooltur Ostegunak musika zikloko azken kontzertua eta Koldo Soretek (gitarra-jolea) eta Ursula Strongek (bateria-jolea) 2012an abiatu zuten Niña Coyote eta Chico Tornado bikote artistikoak zabalduko du 2026ko egitaraua, bihar, eguena, 22:00etan.

Urtebeteko isilunearen ondoren, martxoan argitaratu zuten Atea izeneko lan berria. "Disko osoan zehar amorru-oihuak eta sistemaren aurkako itomena islatzen dira; izan ere, gure munduaren kronika labur bat da, eta gitarraren erritmo biziek existentzia gris honetan dantzatzen hasteko gonbita egiten dute", azaldu dute proiektuaren bultzatzaileek.

Bikotearen bosgarren lana da hori, eta, ibilbidean zehar argitaratutako beste diskoetako kantuei ere tokia eginda, zuzenean entzuteko aukera izango da urtarrilaren 8an, 22:00etan, Arrasateko gaztetxean; ohi bezala, sarrera zazpi euro da.

Hurrengo kontzertuak

Iraganeko (Pasaiako) NaizRoxa eta (Gasteizko) Vicepresidentes taldearen batuket den Naizpresidente taldeak hartuko du lekukoa Arrasateko gaztetxeko agertokian urtarrilaren 15ean; Cobra taldea izango da urtarrilaren 22an eta Arima Soul taldeak borobilduko urtarrileko Kooltur Ostegunak egitaraua, urtarrilaren 29an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak