Domekan abiatuko dute Familian Jolasean ekimena

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko urtarrilaren 7a

Familian Jolasean ekimena, duela bi urte.

Martxoaren 22ra arte, domeka guztietan, hamaika saio egingo dituzte. Saio gehienak Okendo ludotekan izango dira, baina auzoetara ere eramango dute, urtero moduan. Hala, otsaileko azken domekako saioa Santa Marinako ludotekan izango da eta martxoaren 22koa, Usaetxekoan. Ludoteketan eta baita egun horietan bertan ere eman daiteke izena.

Neguko domeka arratsaldeetan familiei denbora eta espazio bat modu ludikoan eskaintzea helburu hartuta, badator Familian Jolasean ekimena. 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera bat ematen du ekimenak, "aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta", Txatxilipurdiko kideek azaldu dutenez.

Asmoa da neguko domeketan espazioa eta denbora familiei, elkarrekin partekatzeko jolasa eta kalitatezko aisialdi hezitzailea. Modu horretan, Txatxilipurdiko bi hezitzaileren laguntza egongo da, saioak dinamizatzeko eta familiek behar duten informazioa emateko.

Urtarrilaren 11n hasita, domeka guztietan elkartuko dira, 17:30etik 19:30era. Saio gehienak Okendoko ludotekan izango diren arren, otsailaren 22koa Santa Marinan izango da eta martxoaren 22koa, Usaetxen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak