Udalak adierazi dutenez, Makatzenako parkeko kalteak "oso larria" dira, eta horrenbestez, ezingo da haur parkea erabili. Izan ere, estalpearen egituraren azterketa egin beharko dute teknikariek, egurrezko egitura du eta suteak kaltetuta utzi izana azpimarratu dute.
Aurreratu dute, gunea konpontzeko lanak ezingo direla "epe motzean" egin, baina Udaletik euren esku dagoen guztia egingo dutela ahalik eta azkarren konpontzeko.
Herritarren kolaborazio eskaera
Suteak kalte materialak sortu ditu, eta Udalak gogor salatu ditu ekintzak. Udaltzaingoak abian jarri du ikerketa egileak identifikatzeko: "Ekintza honen ondorioak oso larriak dira".
Gertatutakoa argitzen laguntzeko herritarren laguntza eskatu du Udaltzaingoak, gertatutakoaren lekuko izan direnek egileak identifikatzen laguntzeko. Norbaitek gertaera horien informaziorik balu, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatu dute 943 25 20 10 telefono zenbakira deituta.