Urtarrileko lehen zapatuan urteko lehen kontzertua eman du Erromintxelak taldeak bere herrian. Arrasateko Seber Altube plazako karpapean elkartu ziren herritarrak hotzari aurre egin eta talde arrasatearraren doinuen berotasunean egoteko. Nork Erran Eni lan berriaren aurkezpen biran murgilduta dago Erromintxelak eta disko horretako musikaz gozatu zuten, besteak beste, bertaratu zirenek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.