Ohiturari jarraituz, aurten ere Amaia Antzokia goraino bete da Urtezahar egunean Arrasate Musikaleko Bandaren emanaldia bertatik bertara jarraitzeko. Mikel Markiegik zuzendutako emanaldian bertaratutakoek Vizcaytik Bizkaira (R. Ma. de Azkue), Ilargia, Rusalka (A. Dvorák), How to train your Dragon (John Powell), Comedians’ Galop (D. Kavalevsky), Highlights from ‘Chess’ (B. Ulvaeus/B. Andersson) edota Hallelujah! (T. Hoshide) moduko piezekin gozatu ahal izan zuten. Jarraian kontzertuko une bat.