Lasterketako irabazleekin batera beste lagun asko ere sariak jasota erretiratu dira urteko azken egunean etxera, Musakolako Sansilvestreko antolaketa lanetan ibili diren Ziorlako Jai Batzordeko lagunek opariak zituzten eta prestatuta. Lehenengo orduan kategoria txikietako lasterketek girotu dute goiza, eta eguerdian, helduen lasterketak korrikalari batzuk erritmora irten dira, eta beste asko ondo pasatu eta lagunen artean urtea behar den moduan agurtzera, asko mozorrotu egin dira, gainera.
Hala, Nerea Baena eta Mikel Velasco izan dira lasterketako bi protagonista, eurak izan direlako azkarrenak, baina eurekin batera mozorro onena zeukatenek ere saria jaso dute, eta baita zozketako irabazleek ere. Guztira 280 lagun inguruk hartu dute parte Sansilvestrean, helduen lasterketan, eta gazteen artean beste 220 neska-mutiko inguru izan dira. "Lasterketak giro aparta utzi zigun Musakolan, eta hori herritarrei esker izan zen. 270 haur eta 220 helduk kaleak irribarrez, mozorroekin eta energia onez bete zenituzten. Horrenbestez, Parte-hartzaileei, laguntzaileei, auzokideei… denoi, mila esker!", adierazi dute Ziorla Jai Batzordekoek.
Hala, lasteketako erbia-rendako izan zen mozorro onenaren saria, eta taldeka Musakolako Trafiko Zuzendaritzakoek eta Astotxoek jaso zuten errekonozimendua.
Jai Batzordeko lagunek eguneko argazkiak esteka honetan jarri dituzte ikusgai.