Arrasate Pasealekutik abiatuko da Errege Magoen desfilea astelehenean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko urtarrilaren 2a

Errege Magoen desfileko une bat iaz, Arrasaten.

Astelehenean iritsiko dira Errege Magoak Arrasatera, eta 19:00etan hasita, ordubeteko desfilea egingo dute Arrasate Pasealekuan hasi eta Herriko Plazan amaitu arte, eta 20:30ak arte hantxe egongo dira gutunak jasotzen.

Urtarrilaren 5ean, astelehenean, jasoko dute arrasatearrek hiru Errege Magoen bisita, eta kalera desfilean atera aurretik, Iturbide egoitzara joango dira 17:00etan, han izango diren adineko pertsonei opariak banatzera.

Iturbiden opariak utzi ostean, 19:00etan, aterako dira kalera eta Arrasate Pasealekutik herriko hainbat kale zeharkatuta 20:00ak aldera iritsiko dira herriko plazara. 20:30ak aldera arte hantxe izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar haurrei ongi etorria egin eta gutunak jasotzen. Hator, Hator gabon-kanta abestuz amaituko dute eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak