Lagun Aro EPSVko lehendakari ohi Jose Antonio Ajuria hil da

Xabier Urtzelai 2025eko abenduaren 31

Jose Antonio Ajuria, 2010ean, Tu Lankide aldizkariaren 50. urteurreneko ekitaldian, errektore kontseiluko presidente zela.

Jose Antonio Ajuria hil da, 75 urterekin. Mondragon Taldean egin zuen ibilbide profesional osoa, erretiroa hartu aurreko azken hamarkada pasatxoan Lagun Aro EPSVko lehendakari moduan egin eta gero. Gaur egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, 19:00etan, San Juan Bataiatzailea parrokian.

Mondragon Talde barruan hainbat ardura postuetan egondakoa, 2012an hartu zuen erretiroa, Lagun Aro EPSVko Lehendakari zela. Haren gertukoek "kooperatibista konbentzitu" moduan definitu dute, eta hain zuzen, bertatik bertara bizi izan zituen 2009an Lagun Arotik abian jarri zituzten pentsioen sistema mistoan egindako erreformak, mutualistei segurtasun handiagoa emateko eta Europako araudira egokitzeko helburuaz.

Behin erretiroa hartuta, 2017an, Lagun Aro kooperatibaren 50. urteurren ekitaldian omendutako lagunetako bat izan zen Ajuria, Roman Balantzategirekin, Jesus Goienetxerekin, Juan Migel Larrañagarekin, Juan Domingo Gaztañagarekin, Eduardo Aranarekin, Jose Maria Ormaetxearekin eta Alfonso Gorroñogoitiarekin batera.

Hala, gaur, hilak 31, egingo dute Jose Antonio Ajuriaren aldeko hileta elizkizuna, 19:00etan, San Juan Bataiatzailea parrokian. 

Jose Antonio Ajuria, ezkerretik bigarrena, 50. urteurreneko ekitaldian egindako omenaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak