Gospel doinuz jantzi da Herriko Plaza iluntzean

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2025eko abenduaren 30a

Gabonetan programazio berezia antolatu du Ibaiartek eta gaur iluntzean urteko azken ekintzan, Gospel Revolution taldeak kontzertua eskaini du Herriko Plazan. Santanderrek sortutako taldearen proposamen musikalak egungo soinuak gospel tradizionalaren esentziarekin fusionatu ditu.

Gospel Revolution taldea hamar kidek osatzen badute ere, gaurkoan zortzi igo dira estenatokira. Giro polita sortu dute Herriko Plazan, batzuk plazaren erdigunetik zutik ikusi dute kontzertua, beste askok aldiz, inguruko terrazetatik txalotu dituzte kantuak. Gospel tradizionaletik harago, egungo proposamen musikalekin nahasketa eta estenaratze landua eskaini dituzte ikuskizunean. Kantatutakoen artean bideoan ikusgai dagoena Ray Charles-en Hit the Road Jack  kantua da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak