Zazpi talde izan dira lehian, eskubaloi torneoan

Xabier Urtzelai 2025eko abenduaren 30a

Arrasate Eskubaloi Taldeak antolatuta Gabonetako eskubaloi torneoa egin dute gaur goizean Iturripen. Guztira zazpi taldetan banatu dituzte hitzordura azaldu diren 50 mutikoak, eta amaieran denendako izan dituzte opariak.

"Pena da, iaz neska mordoa izan genituen torneoan, eta aurten mutilak bakarrik etorri dira, baina inoiz ez dago jakiterik. Hain zuzen, gure harrobian neska mordoa ditugu eskubaloian jokatzen baina gaur ez dira animatu. Kontuak kontu, pozik geratu gara torneo polita antolatu ahal izan dugulako eta alde horretatik eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxeetan hitzorduaren berri eman duten irakasleei. Izan ere, gazte batzuk gure kategoria txikietako jokalariak dira, baina beste batzuk beste kirol jarduera batzuetan dihardute", adierazi du klubeko presidenta Ines Azpiazuk.

Helburua eskubaloian jokatuaz goiz eder bat pasatzea zen, eta helburua soberan bete dute. Iturripeko kantxa osoa hainbat zatitan banatuta, hitzordura batu diren 50 gazteek gozatu polita hartu dute, eta Azpiazuk aurreratu moduan, irabazleendako sari bereziak eman beharrean, jokalari guztiendako izan dituzte opariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak