Santamas gauean apurtutako bost TAO makina konpontzeko 9.000 euro gastatu beharko ditu Udalak

Xabier Urtzelai 2025eko abenduaren 29a

Halaxe daude apurtutako TAO makinetako batzuk. Argazkia: Arrasateko Udala.

TAO zerbitzuaren bost makina suntsitu zituzten abenduaren 22 gauean Arrasaten, eta ondorioz bost makina horietako txartel bidezko ordainketa ez da erabilgarri egongo hauek konpondu bitartean. Udaletik azaldu dute 9.000 euro baino gehiago kostatuko dala hauek konpontzea, eta Udaltzaingoa gaia ikertzen dabilela.

Arrasateko Udalak ekintza hau "burugabekeria" dela salatu du, eta gaineratu du 9.000 euro inguru kostatuko dela Santamas gauean apurtu zituzten bost TAO makinak konpontzea. Jai egunak tarteko, Udaletik aurreikusten dute makinak urtarrilean konponduko dituztela. Eta bitartean, gune hauetan, soilik txanponekin edo Arinpark aplikazioarekin ordaindu beharko dela TAO zerbitzua. Udal zerbitzua eskaintzen duten makinak suntsitu izana arbuiatu du Udalak, eta honen konponketa "herritar guztiok ordaindu beharko dugula" ohartarazi du. Hala, ekintza hau "burugabekeriaz" egina dagoela ere azpimarratu du. Horrekin batera, Udaletik gaineratu dute Udaltzaingoa gaia ikertzen dabilela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak