Arratsaldeko zazpi eta erdietarako elizako eserleku guztiak beteta zeuden eta ordulariak ordua markatu zuenean, isiltasuna nagusitu zen espazioan. Une horretan hasi zuten zuzeneko Txorbela otxoteak, urtero gabonetan eskaintzen duen kontzertuarkein.
Hamalau abestiz osatutako emanaldia eskaini zuen zortzikote arrasatearrak, askotariko errepertorioarekin. Kantu multzo bat abesten hasi aurretik, azalpen laburrak eman zituzten: abestiaren, jatorriaren zein sortzailearen gaineko zertzeladak emanez. Horrek, entzuleek piezen testuinguru eta esanahia hobeto ulertzea ahalbidetu zuen.
Amaierarako une berezia gorde zuten: Gurea da kantua eskaini baitzuten, txistularien laguntzarekin. Kontzertu guztian zehar, ahotsez gain, publikoaren txalo zaparradek bete zuten beste urte betez San Frantzisko eliza.
Harrreman elkarteari tartea
Kontzertuaren erdialdean etenaldia egin zuten, Harreman irabazi asmorik gabeko erakundearen ordezkari bati hitza emanez. Elkarteak burutzen dituen proiektu eta jardunaren berri eman zuten, kontzientzia maila zabaldu eta laguntza jasotzeko asmoarekin.