Osasunak irabazi du Txelisen omenezkoa

Koldo Zubia Salas 2025eko abenduaren 28a

Abenduaren 26an hasi eta atzo amaitu zen XVIII. Txelisen omenezko txapelketa. Guztira 16 talde aritu dira aurtengoan eta Osasuna nagusitu da, finalean Realari 0-4 irabazita. Hirugarren postua Eibarrek eskuratu du. 

2013an jaiotako promesa gazteek jokatu zuten, atzo eta herenegun, Txelisen omenezko txapelketa, guztira Euskal Herri osotik etorritako 16 talde aritu ziren: Osasuna, Eibar, Bergara, Betoño, Tolosa, Amorebieta, Santutxu, Martutene, Ermua, Galdakao, Lagun Onak, Beasain, Aretxabaleta eta Mondra. 

Bi multzokako fase igaro ostean, zortzi talde onenek azken fasea jokatu zuten partida bakarreko formatuan. Azken finalerako txartela Osasunak eta Realak eskuratu zuten eta erraz nagusitu zen Osasuna. 30 minutuko partida jokatu zuten eta gorritxoek lau gol sartu zituzten, bi gol lehenengo zatian, eta, bigarrenean, beste bi. Hirugarren postua Eibarrek lortu zuen Lagun Onak garaitu ostean. Torneoko jokalari onenaren saria Osasunako Mario Ibañezek jaso zuen, eta, atezain onenaren saria berriz, Realeko Camile Buguburuk.

Debagoieneko taldeei dagokionez, Bergarak lehen fasean esan zion agur txapelketari; Mondrak bigarrenean. Aretxabaleta izan zen urrunen iritsi zen taldea, final laurdenetan Lagun Onak talderen aurka galdu zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak